Gabonetan gaudela aprobetxatuz eta Olentzeroaren magia atsegin dudanez, hona hemen Olentzeroaren ipuin bitxi hau. Beti bezala, ipuina hartu dudan webgunea kontsultatu nahi baduzue esteka uzten dizuet.
http://www.ikas.org/baliabideak/Olentzero-ipuina-entzungai-batuaz,722.html
Ikazkina bakarrik bizi
zen mendi aldean eta oihanetik hurbil,
egurra behar baitzuen
ikatzaren egiteko.
Goizetik arrats ikatza
eskuetan erabiltzearen bortxaz,
aurpegia eta eskuak beltz-beltzak
zituen.
Negu hartan, etxean, akitua eta doi bat triste sentitzen zelako,
herrira joatea deliberatu
zuen ikazkinak. Gaua zen jada.
Herrira heltzean, ostatu
bat irekia zitekeela pentsatu zuen,
argiak pizturik ikusi
baitzituen.
Atea ez zen arras hetsia
eta ausartu zen sartzera, baina
segidan ohartu zen bere
ustekabeko bisitak giro bitxia
sortu zuela ostatu
hartan.
Alabaina, bat-batean
denak gelditu ziren jatetik eta burua
hari buruz altxatu zuten.
Beldurtuak ziren.
Begien aitzinean, gizon zikin
eta ezezagun bat zuten.
Basajauna bezalako gizon
bat.
Jatetxe zokoko mahai
libro batean jarri zen eta salda bero bat
manatu zuen.
Bere inguruan, marmarka
entzuten zituen herritarrak.
Gehiagokorik pentsatu
gabe, jaten hasi zen.
Bat-batean, herritar bat
zutitu zen eta ikazkinarengana hurbildu ;
beste herritar multzo
batekin, inguratu zuten.
Buruzagi itxura zuenak
ostatutik jalgitzeko galdegin zion ikazkinari,
herrian ez zutela gizon
zikinik onartzeko gogoa erranez.
Ikazkinak, nahi ala ez,
ongi ulertu zuen herritarrek ez zutela haren
presentziarik nahi.
Orduan, lagun bakarra
zuen astoarekin, etxeko bidea berriz hartu
zuen.
Bidean, ikaztegiak
ikusten zituen, berak eraikiak,
ikatzaren egiteko.
Ikaztegien ondotik iragan
eta, etxera hurbildu zen, triste,
herritik kanporatu
baitzuten.
Etxean sartu zelarik,
supazterreko zizeiluan jarri zen, sua berriz
piztuko zenetz
gogoetatuz.
Tximinian gelditzen zen
ikatzari begira zegoen, bere bisaia eta
eskuak bezala ilun zela
pentsatuz.
Ikatza beltza zen, neguko
gauak diren bezala.
Ikazkina bere gogoetetan
galdua zela, bat-batean haizea
tximiniatik etxean sartu
zen.
Ikatz biziaren gainera
ufatuz, sua berriz piztu zuen.
Orduan sua tximinian
dantzan hasi zen, ikazkina argituz
eta berotuz.
Haizearen ufakoak ikazkina
alaitu zuen.
Haizeak, ikazkinari
zerbait ulertarazi zion.
Ikazkinak konprenitu zuen
orduan negua bezala, ikatza beltza zela,
baina ikatz biziaren
gainera ufatuz, argia eta berotasuna berriz heldu
zirela.
Orduan, negu beltzaren
ondotik, uda berriz etorriko zela ulertu zuen.
Eta udarekin batean,
eguzkia, argia eta beroa.
Berri onaren emateko,
ikazkina laster joan zen bere astoarekin
herritarrengana.
Herrira heltzean, ohartu
zen jendea etxean zela, ahal bezain beroki.
Ate guzietan jo eta jo
ari izan zen, denen iratzartzeko.
Lehenik haurrak ziren
etxetik ateratzera menturatu.
Ondotik, burasoak eta
jende zaharrak.
Denak herriko plazara
joan ziren, ikazkinak zer zioen entzutera.
Artean, ikazkina su handi
baten pizten hasi zen.
Herritar guziak inguruan
ukan zituelarik, haizeak ulertarazi zion
mezuaren kontatzen hasi
zen.
“Begira ezazue“, erran
zien, “eskuetan ikatz beltza badut, neguan
gauak diren bezala.
Baina ikatz horri esker,
sua berriz pizten ahal dugu, bazterren
argitzeko eta berotzeko.
Sua berriz pizten ahal
den bezala, negutik landa berriz heldu da uda.
Eta udarekin batean,
eguzkia, haren argia eta beroa.
Hemendik aitzina, ez dugu
gehiago neguaren beldur izan behar,
baitakigu haren ondotik
argia eta aro beroa itzuliko direla.“
Hitz horien entzuteak
herritar guziak lasaitu zituen.
Denak dantzan eta kantuz
hasi ziren, argia berriz etorriko zela
pentsatuz.
Egun hartaz geroztik,
ikazkinak mendian bizitzen segitzen du,
oihan ondoan.
Baina urte guziez, negu
beltzean, herritarrengana badoa ikatzaren
ekartzera.
Ikatza banatzen du,
herritarrei oroitarazteko negutik landa,
uda itzuliko dela.
Eta udarekin batean,
eguzkia, argia eta beroa.